erregea eta bufoia (Ander Lipus eta Sustrai Kolina) kooltur ostegunean
Astebeteko etenaldiaren ostean, datorren ostegunean, maiatzak 17, Erregea eta Bufoia ikuskizuna izango dugu Arrasateko Gaztetxean 22:00etan. Erregea eta Bufoia ez dira beti berak izaten; Arrasaten, Ander Lipus eta Sustrai Colina izango dira.
Erregea eta bufoia, nor baino nor, bertsolaria eta aktorea!! Nork apainduko ote du hitza hobeto da erregea eta bufoiaren arteko borroka honetan esperimentatu nahi den jolasa. Bertsoa eta antzerkia, antzezlea eta bertsolaria. Norgehiagoka honetan, gehiago nor izango? Tokian tokiko herrira eta egoeretara zaldunak prestatutako gaiek, erabateko bat-batekotasuna emago diote emanaldiari.
Aktoreak, pertsonaia ezberdinak baliatuko ditu bertsolariaren hitzei aurre egiteko. Ez du lan erraza izango, bertsolaria errege baita hitzarekin jolasten. Bufoiak, berriz, erregearekin jolastu nahi du, burla eta trufa eginez.
los galernakren kd berriaren aurkezepena
Gaur zapatua los galernak beraien estudioko azkenengo kda aurkeztuko du Kates Maniac's taldearekin batera gaztetxean gaueko 22:00 etan
Adabegi Kooltur ostegunean

Datorren ostegunean, maiatzak 3, Adabegi taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.
Adabegi oso proiektu bitxia da. Zestoako Ttakunpa taldeko kideetako batzuk eta beste hainbat lagunek osatutako talde erraldoia da; eta emaitza, horixe, jai erraldoia.
Orain dela lau urte inguru sortutako proiektu honetan, txalaparta oinarri hartuta, baxua, bateria, perkusioa, elektronika, dantzariak eta abeslariak aurkitu ditzakegu; tartean abeslari afrikarra eta Askoa Etxebarrieta "La Pulga" flamenko dantzaria. Jorratzen dituzten estiloei dagokionez, flamenkoa, afrikarra, funka eta beste daude, fusioa lantzen dute-eta.
Aurretik otsaileko Kooltur Ostegunetako kartelean iragarri genituen, baina bota zuen elurtearen erruz atzeratu behar izan genituen. Eta orain are eta gogotsuago datoz Arrasatera!
m 5 Matxura
Ostiral honetan, maiatzak 4, Matxura taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur "Ostiralak" ekimenaren barruan.
Matxura taldea Mikel Kazalisek (Anestesia, Estigia, Negu Gorriak, 2 Kate, Kuraia...) jarri zuen martxan iaz rock industrial bortitzena egiteko asmoz. Musika horren bidez hain hurbil daukagun apokalipsia iragarri nahi du. Horretarako, Gutural, Corazón del Sapo, Estricalla, Pilt eta beste hainbat taldetan ibilitako aspaldiko lagunak, txakur zaharrak batu zaizkio. Orain dela gutxi taldeak zuzenekoak emateari ekin dio eta, besteak beste, Ministry, Nine Inch Nails eta antzeko talde bortitzak ekarriko dizkigute gogora.

AP 28 apirileko azkenengo zapatua ekintzaz beteta
Zapatuan berriz ainbat ekintza eta kontzertuak egongo dira. Arratsaldean umeek ere gozatzeko aukera eduki dezaten jolasak egongo dira 16:30 etan hasita. Gero 18:00 etan "bapatean zirkoa"taldearen eskutik Rodomundo Ta Berna antzezlanarekin gozatzeko aukera izango da gaztetxean. Arratsaldeko 19:00 etan Keu Agirretxearen eskutik "Behe Presioaren erdigunean"espektakulua aurkeztuko du Irati tabernan. Zapatua bukatzeko gaztetxean gauean arrasateko hiru talde izango dira eszenatoki gaiñean beraien musika herritarrei aurkezten. Transit blues+ Mary may & the bang band eta La banda del abuelo.

Hudson Falcons Kooltur ostegunean

Datorren ostegunean, apirilak 26, AEBetako Hudson Falcons taldea izango da Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan.
Hudson Falcons taldea New Jerseytik (AEB) dator eta aurretik ere Arrasaten egona da. Europatik barrena egingo duten hirugarren bira luzean Arrasatekoa izango da Euskal Herrian egingo duten kontzertu bakarra.
90eko hamarkadan sortua, punk-rock-and-roll estiloak lantzen dituzte, beti ere Mark Linskey abeslari beteranoaren estilo bereziak eta hunkikorrak gidatuta. Barru-barrutik datorren musika da, bene-benetakoa; eta punkaren amorrua eta rockaren samurtasuna batzen dituena.
Euskal Herria izugarri maite duen Linskeyren taldeak orain arteko zortzigarren diskoa aurkeztuko du bira honetan.
ZAPATUAN Gaztetxe eguna!!Zapatu honetan gaztetxearen urteaurrenaren harira gaztetxe eguna ospatuko dugu arrasaten. Eguna goizean 11etan hasita apirilean zehar mahai gaiñean jarri ditugun gaien inguruko gazte eztabaidekin emango genioke hasiera egunari. Ondoren herri bazkari aurretik motoreak berotzen joateko triki bertso poteoarekin jarraituko genuke eguna. Bertsolariekin bukatu ondoren herri bazkari goxo goxoarekin berotuko ditugu tripak. Ekitaldi aurretik Azkaiter Pelox bergaratarrarekin gozatzeko aukera izango dugu. Ekitaldia ikusi ondoren kalejira egingo dugu gaueko ska festaren aurretik.
GORA AUTEGESTIO ETA ASKATASUNA GORA AGAKO TA GORA GAZTETXIAAK Ap22 Domekan Ain_1 LarraldeAin_1 musika taldeak Eneko Barberena eta Koldo Carrilloren artean musika eta poesia nahasten dituen emanaldia aurkeztuko dute arratsaldeko 18:00 etan gaztetxean.
Gaur Apaga y Vamonos Dokumentalaren emanaldia eta eztabaida
Gaur preso politikoen nazioarteko eguna dela eta arratsaldean gaztetxean apaga y vamonos dokumentalaren emanaldia egingo da arratsaldeko 19:00 etan eta ondoren, gaur egun preso politikoen egoeraren inguruko eztabaida egongo da. Kepa Junkera eta Xabier amuriza kooltur ostegunean
Datorren ostegunean, apirilak 19, Kepa Junkera eta Xabier Amurizak kontzertua egingo dute Arrasateko Gaztetxean, 22:00etan, Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan. 'Beti bizi' da Kepa Junkerak eta Xabier Amurizak abiarazitako proiektu berria. Amurizak berreskuratutako Bizkaiko koplei, Junkerak musika gehitu die. Eta Leioako Kantika Koraleko ahotsek eta elektronikak borobildu dute emaitza; inongo konplexurik ez duen proiektu ausarta. Euskal Herriko antzoki garrantzitsuenak bisitatu ostean, Amuriza eta Junkera Arrasateko Gaztetxera etorriko dira, Iñigo Olazabal perkusio jotzaileak lagunduta. |
- IZATE kooltur ostegunean
- ONGI ETORRI GAZTA!!
- OÑATIKO GAZTE ASANBLADA DISOLBATU EGIN DA
- M29 DENOK GREBARA!
- M 22 Inorer Ero Ni
- Bizardunak +Jon ulecia &Cantina Bizarro
- M16 Subversion X + Lobos Humanos + Rombos Negros
- m 15 KOKEIN kooltur ostegunean
- Hip Hop festa
- MARTXOAK 8... GORA EMAKUMEEN BORROKA IRAULTZAILEA!


















