Agenda
Event
- Title:
- "La lluita a la motxilla" dokumentalaren aurkezpena
- When:
- 01.11.2012 22.00 h
- Kategoria:
- agenda
Description
Ostegunean, azaroak 1, gaueko 10etan, "La lluieta a la motxilla" dokumentalaren aurkezpena izango da. Dokumentalaren zuzendaria den DAN ORTINEZ ere gure artean izango da. Emanaldiaren ostean berarekin berriketan egiteko aukera egongo da.
Dokumentala "la lluita a la motxila" ( borroka bizkarrean ) izenekoa da. Dokumenta Elisenda (Blanca), Begoña (Alba) eta Martan (Begoña) gainean doa. El Salvador-era iraultzan laguntzera joan ziren hiru pertsonen, hiru medikuren istorioa da, internazionalismoaren erakusgarri.
Protagonistek motxilla bizkarrean hartu eta borrokarako griñarekin gaiñean joan ziren, hirukotearen ekintza eta keinuekin elkartasuna herrien arteko goxotasuna dela erakutsiz.
"Bere herrian dena eduki arren, nahiago izan zuten ezer ez zeukatenei elkartu. Elisenda("Blanca"), Begoña ("alba") eta Marta ("Begoña") ez zuten inoiz El Salvador- en elkar topatu. Ez zioten inoiz miseriari eta armadaren errepresioari elkarrekin ebakuntzarik egin. Ez ziren inoiz euripean aurkitu "Dale salvadoreño, que no hay pajaro pequeño" abestuz. Inoiz ez zioten belarrira xuxulatu elkarri gerra hori noizbait amaituko zela, egunen batean, El Salvador emakume eta gizon askeen herria izango zela."
DOKUMENTALAREN TRAILERRA (bideoa)

Honekin batera, azaroak 10 ean Altsasun ospatuko den jaialdi internazionalistan parte hartzera gonbidatutzen zaittuztegu. Autobuserako txartelak iratin daude salgai ikasle eta langabeek 8€ eta langilek 10€-tan. Kontzerturako sarrerak ere bertan daude salgai 10€-ren truke.
INTERNAZIONALISMOA BEHARREZKOADELAKO... HURRENGO ZAPATUEN AZ 10 DANOK ALTSASURA!!! 25 URTE ETA AURRERA GOAZ.
AniMatu Ta PaRte Hartu!!!!

EventList powered by schlu.net
