MAIATZAK 1: LANGILEEN EGUNAMaiatzaren 1erako egitarau berezia prestatu dugu aurtengoan, gaur egungo egoeraren inguruan hausnartu eta ideia berriak sortzeko. Izan ere, ez dugu lan duinik eta biharko eguna, geurea sortzeko aukera paregabea dugu.
Goizeko 9:30etan mahaingurua egongo da, egungo egoera aztertzeko, arrasatear desberdinek hartuko dutelarik hitza. 11etan autobusa hartuko dugu, 12etan Eibarreko manifestazioan egoteko. Manifa bukatzean, Arrasatera bueltatuko gara eta 14:30etan bazkaria egingo dugu. Bazkalostean, 16:00ak aldera, lantaldeka bilduko gara. Bertako gaia "zelako lanak ez ditugu nahi" izango da. Horri buelta emateko, sorkuntza saioari emango diogu hasiera, arratsaldeko 16:30etan. Nolako lana sortuko dugunaren inguruan hitz egingo dugu bertan. Egunari amaiera emateko, 17:30etan hitzaldia izango dugu, kooperatiba bat nola sortzearen inguruan. Beraz, bertaratzeako gonbita egiten dizuegu.
EZ DUGU LAN DUINIK, SORTU DEIGUN GEURIE!!
KUBAKO PUNK MUGIMENDUAREN GAINEKO HITZALDIA ETA ARGAZKI ERAKUSKETA.Ositral honetan, hilak 26, arratsaldeko 7etan, gurean kuba eta punk-aren gaineko solasaldia izango dugu. Honez gain, argazki erakusketa bat ere izango dugu gai honekin lotuta.
Ostiralean arratsaldeko 7etatik aurrera Paul Coll eta Josu Tuebaren KUIDADO QUE MUERDEN! eta AL SON DEL PUNK! dokumental eta liburuaren aurkezpena izango dugu gurean. Kubako punk mugimenduaren gainean hitz egingo digute gure gonbidatuek eta honekin batera euren proiketuak aurkeztu.
Bestalde argazki erakusketa bat ere izango dugu gaztetxean erakusgai. Erakusketa honek berriki argazki alternatiboen iberoamerikar saria jaso du. Erakusketa ikusgai dago gaztetxean etainteresatuek ostirala bitarte pasa daitezke. Arratsaldeko 5:30tatik 8:30ak bitarte egongo da zabalik.
Informazio gehiago nahi izanez gero,
http://www.ruidophoto.com/photo/?p=2490
ANIMATU ETA PARTE HARTU!!! Apirilak 27: GaztetxelandiaApirilaren 27an, Gaztetxelandia ospatuko dugu Arrasaten. Bertan egun osoan zehar gazteontzako jolasak antolatu ditugu, horiek Arrasateko kaleetan zehar burutuko ditugularik. Goizeko 11etan gaztetxean geratuko gara egunari hasiera emateko eta 14:30ak aldera bazkaria egingo dugu, kalean jolasten ibili eta gero. Bazkal ostean, mahai jolasekin arituko gara aspertu arte.
Gaueko 22:30etan kontzertuei utziko diegu lekua eta "Luz de putas" eta "skakeitan" taldeak izango ditugu gurean.
APIRILAK 24: HITZALDIA
Apirilaren 24an, eguaztena, hitzaldi batez gozatzeko aukera izango dugu gaztetxean arratsaldeko 18:00etan. "Ahots kooperatibista"-ko bi kide izango ditugu bertan, eredu kooperatibistaren inguruan zenbait hausnarketa egiteko aukera izango dugularik
APIRILAK 21: LIBURUEN AURKEZPENAAsteari amaiera emateko, bi libururen aurkezpena izango dugu domekan gaztetxen arratsaldeko 18:30etan. Patxi Irurzun idazlearen "la tristeza de las tiendas de pelucas" liburua eta Oxcar Behorleguiren "La insumision en Navarra" liburua aurkeztuko dituzte.
|
- Playa Canalla Kooltur osteguneko aldaketa
- APIRILAREN 19AN ANTZERKIA
- APIRILAK 17 NAZIOARTEKO PRESO POLITIKOEN EGUNA
- APIRILAK 10: AUZOLAN HITZALDIA
- APIRILAK 13 GAZTETXE EGUNA
- Apirila gogoz asteko mendira joan gara gaztetxekoak.
- M22 Esne Beltza+ Lurra Kooltur Ostiralean
- M21 Moby Dick Kooltur ostegunean
- MARTXOAK 15 MONOLOGO GAUA
- M16 MCD + TXABOLAKUMEAK

Berriak


